/
Skip to main content

Atera argazkia hasierako hamaikakoarekin igandeko partidan!

Eibarrek igandean Atlético de Madrilen aurkako partidan (12:00etan) hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera eskainiko du.

There are no reactions yet. Be the first!

Igande honetan Atlético de Madriden aurkako partidaren aurretik, etxeko txikiek hasierako hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute.

Jokalariak argazkietan ateratzeko, interesdunek esteka honen bidez egin beharko dute. Edo Orsaixanera joan, ohiko ordutegian.

Gogorarazten diegu zaleei sarreren salmenta 10 euroko prezioan dagoela helduentzat eta 13 urtetik beherakoentzat 5 eurotan. Sarrerak astean zehar ohiko ordutegian eros daitezke, eta partidaren hasiera baino ordu bat lehenago 14. atean kokatutako leihatilan. SD Eibarreko abonatuek emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen diren partidetarako sarrera abonuan barne dute.

Atera argazkia zure armarri idoloekin!