Skip to main content
Primer Equipo

Garitano: Badakigu Ipuruan nola jokatu behar dugun

"Kosta zaigu aurkitzen, baina orain badakigu Ipuruan zein joko mota egin behar dugun", adierazi du SD Eibarren entrenatzailea den Gaizka Garitanok,

Aún no hay reacciones. ¡Sé el primero!

"Rayo eta Malagaren aurkako partidak hartu behar ditugu erreferentzia moduan", taldeak gol gutxiago jaso dituen norgehiagokak, "akats gutxiago egin eta gol-aukera gehiago izan ditugu", erasoan tentu handiagoz jokatuta eta "jokalari gehiagorekin iritsita", esan du Garitanok.

Igandeko partidurako kanpoan geratuko da Jaime, bizkarreko arazoengatik, eta zalantza dira Dani García (belaun esgintze bat dela eta) eta Raúl Navas (hankean mina hartuta).

Celta "bere kalitatea kontutan hartuta sailkapenean postu okerrenetako batean dagoen taldea da" baina "partidu on bat egiten badugu eta maila ona erakutsiz gero, Celtak zaltasunak izango ditu". Erasoan duen kalitatea azpimarratu zuen, Larrivey, Orellana eta Nolito bezalako jokalariak aipatuta.

"Joko zuzena eta joko konbinatiboa txandakatuko ditugu, aurreikusi gaitzaten ekiditeko", esan zuen Garitanok, eta defentsan lan ona egitea izango dela garrantzitsuena.