Lehen Taldea
Salgai abonatuentzat bihartik aurrera Ipuruan Cordobaren aurkako partidarako sarrerak
Partida Ipuruan jokatuko da maiatzaren 24an, igandea, 18:30etan
SD Eibarrek salgai jarriko ditu bihartik aurrera abonatuentzat Kordobaren aurkako partida ikusteko sarrerak. Sarrerak 20 euroko prezioa izango dute.
Abonatuek sarrerak erosteko aukera izango dute bai online bai aurrez aurre, Ipuruako Orsaixan espazioan.
Abonatuen arretarako ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera 9:30etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara, eta ostiralean 9: 30etatik 13:30etara.
Sarrerek 20 euroko prezioa dute helduentzat eta 10 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat.
Publiko orokorra
Publiko orokorrarentzako sarrerak datorren asteazkenean, maiatzak 20ean, jarriko dira salgai honako prezioetara:
• Erdi Gunea: 45 €
• A Gunea: 40 €
• B Gunea: 35 €
• Funtsak: 35 €