Skip to main content
EU
Kluba

Salgai SD Eibar eta Betisen arteko partidurako sarrerak

Partidua maiatzaren 8an, igandea, arratsaldeko 17:00etan jokatuko da

SD Eibarrek salgai jarri ditu denboraldi honetan Ipuruan jokatuko den azken partidurako sarrerak. Betisen kontra izango da partidua, eta sarrerak klubaren bulegoetan eta interneten lor daitezke, www.sdeibar.com webgunean. Norgehiagoka maiatzaren 8an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 17:00etan.

Ekialdeko eta mendebaldeko harmailetako sarrerek 25 euro kostatuko dute, eta iparraldeko eta hegoaldeko tribunetakoek, 35 euro. Sarrerak Klubaren Ipuruako bulegoetan egongo dira salgai, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

Klubak gogorarazi nahi du oso garrantzitsua dela partidura joan ezin izango dutenek beren eserlekuari uko egitea eta beste norbaitentzako libre uztea. Zerbitzu horrek onura garrantzitsuak ekartzen dizkie SD Eibarreko abonatuei, deskontuak esaterako, eta, aldi berean, aukera ematen die beste zale batzuei Ipuruan jokatuko diren partiduetarako «libratutako» sarrerak erosteko.

Eserlekua uzteko zerbitzua etengabe dago zabalik, egunean 24 orduz, eta plataformara sartzeko esteka honako hau duzue: https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/ 

 Oso erraza da zure eserlekua libratzea:

  • Sartu egungo bazkide-zenbakia, txartelean agertzen dena.
  • Sartu PIN kodea, zure NANaren azken 4 zenbakiak.
  • Identifikatu eta gero, jarraitu sistemak emango dizkizun jarraibideak.
  • Plataformaren bidez eserlekuari uko egin eta gero, sarrera hori salgai jarriko da, bai Ipuruako bulegoetan bai https://www.sdeibar.com/entradas

Eserlekua libratzeko urrats horiek partidua baino ordubete lehenagora arte egin ahal izango dira eta, era berean, eserlekua berreskura daiteke partidua baino ordubete lehenagora arte, baldin eta dagokion sarrera saldu ez bada.

Eserlekua uzteko zerbitzuaren bitartez, libratutako eserlekuen egoera kontsultatzeko aukera dago.

Sarrera saltzen bada, abonatuak sarreraren salmenta-prezioaren % 40 jasoko du. Zenbatekoa abonatuaren kontuan ordainduko da, partidua jokatu eta gero.