Skip to main content
EU
Kluba

Defentsaren Paretaren birplanteamendua

Eibarko masa sozialean eratutako deserosotasunen ondorioz, Club-ak, nahi duten bazkide guztien izenak DEFENTSAREN PARETAN ezartzea erabaki du.

Alex Aranzabal Presidentearen hitzetan, "Paretaren helburua berriz hausnartuko da. Ekarpenen bat egiten duen pertsona orok eskubidea izango du bere izena paretan irudikatua ikusteko" gainera " marketing ekintza baten moduan planteatu zen, honen helburu bakarra 1,7 milioi eurotara iristea zena. Intentziorik onenarekin egin da. Taldeak akzionista guztiak baloratu egiten ditu, baita ekarpenik egin ezin dutenak ere."

Hala ere, mezua kezkatzekoa da " Ez dago B planik. 1000€-ko ekarpena egin dezaketen 1000 pertsonen beharra izaten jarraitzen dugu. Kirol arloak, kapital zabalkuntzaren errealitate gordinetik arreta galarazten digu. Beste behin ere, Aranzabalek argi utzi du " helburua lortu ezean, maila galduko dugu."

Azkenik, "ekimena ona zen, egia esan, bilketa prozesuan efektu positiboa izan duela egiaztatu dugu, baina batzuetan norberak egindakoa zuzendu beharra dauka." argudiatzen zuen Aranzabalek.

MARKETING PLANAK BEREAN DARRAI

Club-ak beste hainbat akziotan lanean jarraitzen du, beti ere helburua lortzera zuzenduak. Arratsalde honetan, Donostian, S.D EIBAR-eri LAGUNTZEKO PLATAFORMA aurkeztuko da, enpresario talde batez osatua, kapital zabalkuntzan elkarlanean aritzeko.

Maiatzaren 20an , S.D EIBAR-ek Madrilen antolatutako ekitaldi batean, kapital zabalkuntzaren kontuen egoera. Azken honetara, Xabi Alonso, Asier Illarramendi edo Jose Elugio bezalako, pertsonaia ezagunak bertaratuko dira.

KAPITAL ZABALKUNTZAREN IGAROTZEAREN BALORAZIOA

Gaurko egunera arte 305.300€ bildu ditugu, 1.724.272,95€-ko zifra totalaren % 17,70-a izango litzatekeena. Orain arte, 464 bazkidek hartu dute parte, lehen fasean 542€-ko batez besteko ekarpenarekin, eta bigarren honetan 350€. Akzioen harpidetza munduko toki ezberdinetatik ailegatzen ari da, Australia, Ingalaterra, Eskozia, Katalunia Valladolid, Madril edo Palentzia besteak beste.

GOGORARAZTEN DIZUEGU, interesaturik egonez gero, 50€-ren truke akzioak erosi ditzakezue, nahiz eta hauen balio nominala 60,10€-koa den. Club-ak, interesaturik zaudetenontzako zuen esku jarri ditu harpidetzarako hiru mekanismo:

Ipuruako bulegoetara hurbilduz, Eibarren.

Banco Sabadell- Guipuzcoano-ko edozein sukurtsaletan

Gure web orrialdearen bitartez www.sdeibar.com