Skip to main content
EU
Kluba

José Eulogio Gárate omendua izan zen zen larunbatean Vicente Calderónen jokaturiko partidan

Talde armaginaren bisita zela eta, Presidenteak eta Administrazio Kontseiluko hainbat kidek omenaldi xumea egin zioten Gárate familiari, Klubaren balioen defentsaren erakusgarri izateagatik.

SD Eibarren 75. Urteurrenaren harira antolaturiko ekitaldien azken txanpan, klubak omenaldi txiki bat egin nahi izan dio Jose Eulogio Gárateri, Vicente Calderón estadiora egindako bisitan, pasa den larunbatean. Alex Aranzabal Presidenteak, plaka bat eskaini dio klubaren urteurrenean klubaren enbaxadore moduan egindako lanagatik, hain zuzen ere 2015. urtean Vicente Calderón Estadioan jaso zuen titulua.

José Eulogiok hunkiturik jaso du bere aitaren grabatua, Crispín Gárate, 1949tik 1950era SD Eibarren Presidente izandakoa, eta José Eulogio beraren irudia (Eibarko elastikoa jantzita) zituen plaka. José Eulogio Eibarko jokalari izan zen 1961 eta 1965 artean.

Crispín Gárate 1948an izendatu zuten presidente, baina bere zintzotasun eta zuzentasunak dimititzera eraman zuten 1949ko urtarrilan, probintziako futbol federakuntzak harturiko zenbait erabakiren harira. Crispín zigortua izan zen Udaletxearekin batera eta helburu sozialarekin futbol zelaia uzteagatik, afizionatuen Kopako finala jokatzen zen egunean.

Zaletuek eta udaletxeak Crispín Gárate bere postuan gera zedin nahi zuten, bere giza-balioa zein profesionala ezagun zutenak, baina bere zuzentasunak bere dimisioa mantentzera eraman zuen. Gerora, industria munduan nabarmendu zen, Solac enpresaren zuzendaritzan, non E.T.A.-ren mehatxua jaso zuen, "zerga iraultzailea"ri ezezkoa eman zionean.

Jose Eulogio Gárate, "futbolaren zalduna" ezizenaz ezaguna, kirolean erakutsitako elegantzia dela eta, SD EIbarren 75. Urteurrenaren enbaxadore izendatua izan zen 2015eko apirilaren 10ean Vicente Calderón Estadioan jazo zen ekitaldi ospetsuan. Gáratek Eibarren egin zuen debuta futbol profesionalean, 1961 eta 1965 artean, eta 60 eta 70. hamarkadetan jokalari nabarmena izan zen, Atlético de Madriden jokatu zuen eta Espainiako Selekzioarekin Eurokopa eta Mundialak lehiatu.

Klubak 1940tik defendatzen dituen balioen ordezkari egokiena zelako aukeratu zen Gárate enbaxadore, Xabi Alonso, Óscar Artetxe, David Silva edo Jose Ignacio Garmendia ere aukera izan baziren ere. Balio hauek, humiltasuna, talde-lana, esfortzua eta joko garbia izan dira besteak beste.

75. Urteurrenaren ospakizun urtea pasa den abenduaren 30ean eman zen amaitutzat, pasa den abenduaren 30ean Ipuruan jokaturiko partidan SD Eibar eta Gijongo Sporting-en artekoan. Ha eta guztiz ere, 2016ko lehen hilabete hauetan ekitaldi berriak gauzatuko dira, hala nola, klubaren liburu historiko baten eta pasa den urrian Coliseoan izandako kontzertuaren diska baten aurkezpenak.