Skip to main content
EU
Kluba

Gozatu egun paregabe batez zure gelakoekin eta lehen taldearekin SD Eibar Fundazioa eta Coca-Colaren laguntzarekin

DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako botilak dekoratzeko lehiaketak zu eta zure gela guztia Coca-Colaren Galdakaoko fabrikara eraman zaitzakete lehen taldearekin batera autobus ofizialean

 SD Eibar Fundazioak eta Coca-Colak botilak pertsonalizatzeko lehen lehiaketaren deialdia egin dute, Eibarko, Ermuko eta Elgoibarko DBHko 1. mailako gelentzat.

Eskaera egiten duen gela bakoitzak Coca-Colaren botila sorta bat jasoko du. Botila horiek zeramikaz egindakoak izango dira eta 2016an ehun urte betetzen dituen Contour botila mitikoaren erreplikak dira. Ikasleek nahi duten bezala dekora ditzakete botilak, betiere Eibarri edo horren koloreei gutxienez erreferentzia bat egiten badiete. Gela bakoitzak hiru botila bidaliko ditu gehienez lehiaketarako, eta maiatzean epaimahaiak irabazi duten hiru gela hautatuko ditu.

Lehen saria Coca-Cola botilak ontziratzeko Galdakaoko fabrikara egindako bisita bat izango da. Eibarren autobus ofizialean egingo da, lehen taldeko jokalari batzuekin, eta bertan instalazioetako bisita gidatu bat egingo da. Ondoren merienda eta opari sorta bat emango zaie ikasleei, eta lehiaketaren irabazleen saria jasoko dute.

Bigarren eta hirugarren sariak irabazten dituzten gelen ikastetxeak jokalari batek bisitatuko ditu eta merchandisinga eramango du. Lehiaketan parte hartzeko bidaltzen diren botila guztiak ikusgai egongo dira www.sdeibar.com webguneko galeria batean.

Izena emateko, irakasleek, ikasketa-buruek eta zuzendariek email bat bidali behar dutefundacion@sdeibar.com helbidera, parte-hartu nahi duten ikastetxeko gelen datuekin eta ikasle kopuruarekin.

Bases del concurso.