Skip to main content
EU
Kluba

Futbol Eskolan izena emateko epea zabalik da

Gaur irekiko da SD Eibarren Futbol Eskolan izena emateko epea. 2011 eta 2014 artean jaiotako neskek eta 2012 eta 2014 artean jaiotako mutilek eman ahal izango dute izena Futbol Eskolan.

Entrenamenduak Ipuruako Anexoan egingo dira, ordutegi hauetan:

Mutilak, 2012: astelehenetan, 17:15etatik 18:30era.
Mutilak, 2013: asteartetan, 17:15etatik 18:30era.
Mutilak, 2014: asteazkenetan, 17:15etatik 18:30era.
Neskak, 2011-2014: ostegunetan, 17:15etatik 18:30era.
.
KUOTAK
Urteko kuota 288 eurokoa izango da, 144 euroko bi hileko kuota ordainduta (2022ko Urrian eta 2023ko Otsailan).
Futbol Eskolan dagoeneko ahizparen edo nebaren bat izena emanda dutenek % 50 deskontua izango dute kuotan.

EPEAK ETA BALDINTZAK
Izena emateko epea 2022ko ekainaren 15etik irailaren 9ra artekoa izango da
Futbol Eskolan izena-emateko Eibarren erroldatuta egon behar da nahitaez, edota Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean.
Era berean, neska-mutikoa inskribatuta egon beharko da Gipuzkoako Multikirolan (eskola-kirola).

Hurrengo ESTEKAN eman daiteke izena Futbol Eskolan.