SDE / ALBISTEAK

Iker Dorronsoro: “Galtzeko gutxi eta irabazteko asko dugu Levanteren aurka”

Entrenatzaile armaginak adierazi “igandeko garaipenak konfiantza emango digu”

Itzuli

08/10/2020 18:26

Iker Dorronsorok entrenatzaileak eta Queralt Gómez jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute larunbatean Levanteren aurka jokatu aurretik (Kirol Hiria, 11:00). Lehen neurketan lortutako garaipenaren ostean, taldea “konfiantzaz betea” dagoela esan du atzelariak. Entrentzaileak aitortu du, “larunbatean galtzeko gutxi eta irabazteko asko dugu”.

Dorronsororen esanetan, “lehen neurketako hiru puntuek emozio asko sortu zituen taldean. Igoera ez genuen zelai barruan ospatu eta lehengo egunean dena etorri zen batera: lehen garaipena, igoerako ospakizuna…  Oso polita izan zen. Batez ere taldeak lehen minututik sinistu zuen partida hori irabazi genezakela”

Entrentzaile armaginrarentzat igandekoa oso lagungarria izango da datorrenerako. “Uste dut garaipenak konfiantza emango digula. Landu duguna zelaian islatu genuen. Gauzak landu eta partidan ateratzen direnean entrenatzaile moduan gustura gelditzen zara eta uste dut jokalarientzat ere garrantzitsua dela”.

Taldea indartu berri duen Matlou jokalariaren inguruan ere mintzatu da prestatzailea. “Orain arte fitxatutako jokalari gehienak gazteak dira. Matlourekin esperientzan irabaziko dugu. Oso odno etorriko zaigu egunerokoan, batez ere gazteak hobetzen joateko”.

Aste honetako aurkaria erreferentetzat jo du Dorrosonrok emakumeen futbolan. “Goikaldean kokatuta dagoen talde bat da. Uste dut lehen hiru postuetan borrokatzen ibiliko den taldea da. Guretzako erronka zaila izango da baina motibagarria”.

“Baloia nahi dute eta haien kontrola baloian hasten da. Bi estilo ezberdin ikusiko dira zelaian. Batek baloia nahiko du eta gure kasuan baloiak gabe gauzak ondo egiten saiatuko gara. Kalitatea handia dute eta desgaste handia eskatuko digu”.

Dorronsorok haien “oreka” nabermendu du. “Galdu osteko presio ona egiten dute eta zaila izango da. Oso talde orekatua ikusten det. Plantilla luzea dute, ondo fitxatu dute. Zentzu horretan, badakigu galtzeko gutxi eta irabazteko asko dugula”.

Queralt Gomez: "Lanean jarraitzeko gogo handia dugu"

Kataluniako atzelariak igandeko estreinaldi handiaren ondorengo astea aztertu du. "Garaipenaren ostean aldagela indartuta ateratzen da beti, are gehiago Iberdrola Ligako gure lehena izanik".

Taldeak pausoz pauso joan behar duela adierazi du Gomezek. "Partidaz partida joan behar dugu, nola goazen ikusita. Ilusio berarekin jarraitzea, gogo berberarekin, motibatuta eta teknikariek transmititzen digutenari kasu eginez. Taldea ondo joango da bidea hau jarraituz gero".

Aurkariaren inguruan ere mintzatu da. "Levante oso talde indartsua da, jokalari onak dituzu teknikoki. Entrenamenduetan lan egiten saiatzen ari gara, indarguneei aurre egiteko eta ahulei min egiteko".

SDE / Agenda

28 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

29 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

30 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

31 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 AZ

14:00 El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia9 SD Huesca - SD Eibar

Agenda ikusi