Lehen Taldea
Asteko lan plana | Ipuruarako gogotsu
Vigo eta Elda aldera bi irteera egin ondoren aste honetan taldea Ipuruara itzuliko da. Talde armaginak bolada positiboan jarraitu nahi du eta horretarako ezinbestekoa da zaleen babesa. Partida hori igandean izango da, 18:30etan, UD Las Palmasen aurka.
- Astelehena: Atsedena
- Asteartea: 11:30, Areitio (Ate irekia)
- Asteazkena: 11:15, Areitio (Ate irekia)
- Osteguna: 11:15, Ipurua (Ate itxia)
- Ostirala: 11:15, Areitio (Ate irekia)
- Larunbata: 11:00, Areitio (Ate itxia)
- Igandea: 18:30, SD Eibar - UD Las Palmas (Ipurua)