SDE / ALBISTEAK

GOL-FESTAK (XXXIII). Bost gol hogeigarren minutura iritsi baino lehen

1968ko azararoaren 3an 6-0 gailendu zen Eibar

Itzuli

13/01/2022 10:15

1968ko azaroaren 3an Eibar 6-0 gailendu zitzaion Endesa Andorrari. Lehen hogei minututan egindako bost golek neurketa bideratu zuten lehen zatian.

Zortzigarren jardunaldiko lehia egun euritsu batean jokatu zen, zelaiak egoera onean eutsi zion.

Denboraldi hartan, Eibarrek seigarren tokian amaitu zuen Hirugarren Mailako txapelketa, Osasunatik oso urrun. Nafarrek igoera lortu zuten.

Laugarren minutuan, Mikel Beistegi hegaleko jokalari eibartarrak lehiako lehena egin zuen boleaz. Hiru minutu geroago, Beistegi berak bigarrena egin zuen Navarroren pasea baliatuta. Hamalaugarren minutuan, Navarrok hirugarrena eskuratu zuen ‘Copi’ Lacasaren pasea jaso eta gero. Handik bi minutura, Navarrok laugarrena egin zuen eta ostera, Compostizok bosgarrena.

Atsedenaldira iritsi aurretik, Bestegi min hartu egin zuen nahiz eta jokatzen jarraitu zuen. Patxi Aranegik zutoinean jo zuen jaurtiketa bat. Hala ere, markagailua ez zen gehiago mugitu lehen zatian eta atsedenaldira 5-0ekoarekin iritsi zen.

Bigarren zatian, Berriozabalek gol-festa itxi zuen Beistegik hasitako kontraerasoa burutu eta gero. Orduko kronikalarien esanetan, Beistegi, Navarro, Compostizo, Gil eta Lacasa izan ziren nabarmendu ziren jokalariak.

Hamaikakoa: Murguiondo, Arguiñano, Muñoa, Castillo, Aranegui, Berriozabal, Beistegui, Lacasa, Navarro, Compostizo y Gil. Hasierako hamaikakoan Eibarren jaiotako lau jokalari zeuden: Aranegui, Berriozabal, Beistegui eta Compostizo, eta lauren artean sei goletatik lau sartu zituzten: Beistegik bi, Compostizok bat eta Berriozabalek bat.

Mikel Beistegi Arzuaga Eibarren jaio zen 1950eko azaroaren 7an, eta txiki-txikitatik nabarmendu zen baloiarekin zuen trebetasunagatik. Eskuin hegalean aritzen zen. Chanchazelayko txapelketetan aritu zen gaztetan, Eibarko teknikarien arreta erakarri zuen eta 14 urterekin Urko taldean sartu zen.

Ondoren, Gipuzkoako gazteen selekzioarekin jokatu zuen eta 68-69 denboraldian igo zen Eibarreko lehen taldera. 19 urterekin Athleticek fitxatu zuen eta Eibarren utzita mantendu zuen hurrengo denboraldian. Bilboko bigarren taldean ez zuen lekua aurkitu eta 2. mailako Oviedorekin, utzita, 71-72an igoera lortu zuen. 72-73an Eibarrera itzuli zen 3. mailara, Athleticek utzita, eta, ondoren, maila berean jokatu zuen Tudelanon. Bere ibilbidea Eibarren amaitu zuen (75-76).

Erretiratu ondoren, Mikel Beistegi asko inplikatu zen Eibarko oinarrizko futbolean eta aktiboki lagundu zuen bai emakumezkoen Eibartarrak taldean eta baita Eibarko beteranoen taldean ere. 2011ko martxoaren 29an hil zen, 60 urterekin.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

Argazki-oinak:

- 1210716_004. Mikel Beistegi eibartarra.

- 1210744_004. Compostizo Huescako kamisetarekin Ipuruan 1972an.

- 1210519_021. "Copi" Lacasa.

SDE / HURRENGO PARTIDA

22:00 21-05-2022

29 MAI

20:00 Santo Domingo

Partidua

Jardunaldia42 AD Alcorcón - SD Eibar