SDE / ALBISTEAK

Tenerifek petrolioa atera du Ipuruatik

Eibar galtzaile atera da bere C.D. Teneriferen aurkako norgehiagokatik. Nano eta Aridaneren golak buelta eman diote partiduari, Bovedak lorturiko gol goiztiarraren ondoren.

Itzuli

13/04/2014 18:33

Partidua oso parekatua hasi da, baina goiz jarri dira gauzak talde armaginaren alde. Jose Moralesek ezker hegaletik eginiko falta bat jaurti, hainbat jokalarik buruz ikutu ondoren, baloia ate aurrean zegoenean, Eneko Bovedak hanka sartu du baloia sareetara bidaltzeko. Goiz jarri da Eibar aurretik.

Goletik, ia aukerak ez dira jazo. Baliteke Desde el gol, las ocasiones apenas se han sucedido. Posiblemente el Tenerife hayan dominado más el balón, pero el Eibar llevaba más peligro por medio de los ataques rápidos por ambas bandas. Las carreras de Jota y Morales hacían mucho daño a la defensa visitante.

1-0eko Eibarren aldeko garaipenarekin lehen zatiaren amaiera heldu da.

Bigarren zatia lehena bezala hasi da, baina ondorio desberdinarekin, Tenerifek lortu baitu gol baloi geldituko jokaldi batean. Oraingoan eskumako aldetik botatakoa, Alexander "Nano"k buruz ikutu eta berdinketaren gola ezarri du markagailuan.

Baina hori ez zen txarrena izango, bigarren zatiaren erdialdean, kanariarrak aurretik jarri baitira markagailuan, Aridaneren gol ikusgarri bati esker. Aurrelariak eskuadran jarri du erdiraketa bat zirudiena, baina intentsio handiko jaurtiketa bat izan dena.

Hortik amaierararte Eibar sahiatu da, baina bihotza buruarekin baino, ezin izan du berriro ere Robertoren atea zulatu. Hala ere, Arruabarrena eduki du bere oinetan berdinketaren gola denbora bete denean, gaitera taldea 9 jokalarirekin egonik Boveda lesionatu baita eta Yuri kaleratu izan delako.

Porrot honekin, Garitanorenak igoera zuzeneko postuetan jarraitzen dute, baina bere aurkariekin tarteak asko laburtu dira sailkapenean. Datorren asteburuan, Eibarrek Real Madrid Castillari egingo dio bisita, larunbatean 18:15etan.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Arruabarrena, Eizmendi (Gilvan Gomes 70"), Dani Garcia, Yuri, Morales (Urko Vera 77"), Diego Rivas (Diego Jimenez 57"), Jota eta Raul Navas.

TENERIFE: Roberto, Bruno, Carlos Ruiz, Aitor Sanz, Javi Moyano, Ricardo Leon, Edgar (Suso 55"), Juanjo (Aridane 66"), Ayoze Diaz, Rivero eta Alexander (Cristo Martín 71").

GOLAK: 1-0 Boveda 7", 1-1 Alexander 50" eta 1-2 Aridane 73"

EPAILEA: Daniel Ocon Arraiz (Errioxarra) txartel horia erakutsi die Diego Rivas, Eizmendi eta Urko Vera etxekoei eta  Ayoze Díaz bisitariari. Baita ere Yuri etxekoa kanporatu du bi txartel horiz.

4364 zaletu gaur Ipuruan. Neurketaren atsedenaldian, homenaldi bat egin da 75. Urtemugako Hamaikako Idealean atera diren jokalariei. Hauek kamiseta bat jantzi dute non zenbaki guztiak Kapital Gehikuntzaren zifra osoa osatzen zuten (1.724.272,95) eta beraiekin, Infantil Txikiko jokalariak egon dira urteurreneko zifrekin euren kamisetetan jarrita (1940-2015).

SDE / Agenda

28 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

29 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

30 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

31 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 AZ

14:00 El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia9 SD Huesca - SD Eibar

Agenda ikusi