SDE / ALBISTEAK

Eibarrek 0-1 irabazi dio Athletic Club taldeari eta Primera Iberdrolan jokatuta duen lehen derbia irabazi du

Sara Navarrok penaltiz sartu duen golak garaipena eman dio talde armaginari

Itzuli

10/01/2021 15:11

Emakumezkoen lehen taldea 0-1 nagusitu da Athletic Club taldearen aurka eta Primera Iberdrolan jokatu duen lehen derbia eskuratu du ligako hamabostgarren jardunaldian. Dorronsororen neskak ideiak garbi zituztela zelairatu dira garaipena lortzeko asmoz.

Neurketako lehen minutuetan armaginek gol aukera ugari sortu dituzte. Lehen aukera garbia 7. minutuan iritsi da baina Thembiren jaurtiketak zutoinean jo du. Minutu batzuk geroago Thembik beste gol aukera bat izan du baina Athleticeko atezainak aurrelariaren jaurtiketa gelditu du. Ruth Álvarez ere saiatu da talde armagina aurreratzen areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker.

Lehen zatia huts eta huts amaitu da. Bigarren zatiko lehen minutuetan Arola Apariciok Eibarren aldeko lehen gola egiteko aukera izan du baina bere jaurtiketa langara joan da. Dorronsororenak lehian jarraitu dute eta defentsa lanetan ere sendo aritu dira. Partida bukatzeko 15 minutu geratzen zirenean Ane Pérezek bigarren txartel oria ikusi du eta talde armagina jokalari bat gutxiagorekin geratu da. Partidaren azken minutuetan Athletic Clubek bi gol aukera izan ditu, baina Gimberten jaurtiketak zutoinean jo du eta atezain armaginak ere geldialdi oso ona egin du, etxeko taldearen gola ekidinez.

Partidaren 88. minutuan Thembiri penaltia egin dio Athletic Clubeko jokalari batek. Penaltia Sara Navarrok jaurti du eta talde armagina aurreratu da markagailuan. Horrela, Eibar 0-1 nagusitu da eta 20 punturekin egokitu da sailkapenean.

SDE / Agenda

21 URT

21:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia19 SD Eibar - Atlético de Madrid

24 URT

18:30 Estadio Abanca Balaídos

Partidua

Jardunaldia20 RC Celta - SD Eibar

30 URT

14:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia21 SD Eibar - Sevilla FC

07 OTS

Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia22 CA Osasuna - SD Eibar

14 OTS

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia23 SD Eibar - Real Valladolid CF

Agenda ikusi