Skip to main content
ES
Club

SD Eibarrek Euskaraldiarekin bat egin du, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko

SD Eibar Fundazioak Euskaraldiaren 400 bandera banatuko ditu eibartarron artean

SD Eibarrek Euskaraldiarekin bat egin du, eta arigune bi jarri ditu martxan. Dendan eta bazkide eta bezeroentzako arreta zerbitzuan kanpo arigunea jarri du, herritarrak uneoro euskaraz artatuak izan daitezen, eta harrobiko prestatzaileekin barne arigunea landu du, kolektiboaren euskara erabilera sustatu asmoz.  

Euskara Batzordeak bultzatuta, eta euskara planaren barruan, Euskaraldian parte hartzea Klubak eta Fundazioak berak euskara bultzatzeko abian jarritako egitasmoetako bat da. Eibartarron parte-hartzea bultzatu asmoz, Eibarrek Euskaraldiko banderak banatuko ditu, eta Akebai elkartearen bidez zein Ipuruan dagoen Orsaixan denda ofizialean egongo dira eskuragarri.

Era berean, klub armaginak Euskaraldiaren hamaikakoari buruzko bideoa partekatu du sare sozialetan, Athletic Club, Osasuna, Reala eta Alavesekin elkarlanean, eta hurrengo egunetan ere eduki ezberdinak partekatuko ditu.