Behin denboraldia amaiturik, kluba plantilla berria osatzeko lanetan dihardu Lehenengo Mailako proiektuari aurre egiteko.
S.D. Eibarren Kirol Zuzendaritza jo ta ke lanean dabil Lehenengo Mailarako talde konpetitiboa osatzeko asmoarekin. Gaur banan banan jokalari guztiekin bildu da klubarekiko kontratu egoeraz jarduteko.
Kontratua amaitzen duten jokalariak
Diego Jimenez, Urko Vera eta Matías Ibáñez. Bestalde, Lillo eta Diego Rivas kontratua amaitzen duten ere eta beraien kasuan, datorren asteetan kluba aztertzen joango da beraien egoera.
Beraien taldeetara itzultzen diren utzitako jokalariak
Yuri Berchiche (Real Sociedad), Alain Eizmendi (Real Sociedad), Gilvan Gomes (Hercules), Jota Peleteiro (Celta) eta Jose Morales (Levante).
Kontratua amaitzen duten jokalariak eta berriztapen eskaintza bat daukatenak
Jon Irazusta, Txema Añibarro, Raul Navas eta Mikel Arruabarrena. Dani Garciaren kasuan, Real Sociedad-ekin bere lotura amaitzen du eta klubak eskaintza bat egin dio. Honekin batera, Aitor Arregik berriztapen eskaintza dauka ere, ondoren beste talde batera utzita bidaltzeko asmoarekin.
Kontratua indarrean daukaten jokalariak
Xabi Irureta, Jon Errasti eta Ander Capa hurrengo bi denboraldietarako kontratua daukate. Honekin batera, Eneko Bóveda, Gorka Kijera eta Raul Albentosa denboraldi bateko kontratua gelditzen zaie. Bestalde, David Mainzek beste urte baterako kontratua eduki arre, klubak kontratua desegiteko asmoa jakinarazi dio.