Datorren igandean SD Eibarren Peña Ofizialen I. bilkura ospatuko da, ekitaldi egitarau oparoarekin
Datorren igandean SD Eibarren Peña Ofizialen I. bilkura ospatuko da, ekitaldi egitarau oparoarekin. Helburua SD Eibar - Villarreal CF partida aurretik hirian zehar jaigiroa sortzea izango da. Kluba Peña antolatzaileekin batera aritu da elkarlanean: Eskozia La Brava eta Urko Taldea. Oraingoz, 100 peñistatik gora dira Txantxa-Zelain ospatuko den bazkari herrikoira gerturatuko direnak. USTEKABE txarangak eta trikitilariek girotuko dute eguna.
EKITALDIEN EGITARAUA
11.30h. Txosnaren irekiera Txantxa-Zelain (edaria eta pintxoak), bildutako dirua A.F.E.S.D. (Asociación para niños afectados por enfermedades sin diagnóstico) elkartera bideratuko da.
12h. Trikipoteo armagina Ustekabe Txarangarekin.
14.50h. Peñen bazkaria Txantxa-Zelain - Euririk ariko balu, Untzagako Jubiletxean.
17.15h. Familia argazkia Untzaga Plazan.
17.30h. Kalejira Ipuruara bidean.
18.15h. IPURUAn jokatuko den partidan jaigiroa.
- Parte-hartzaileak: Eskozia La Brava (40), Urko Taldea (14), Gatzato (10), Peña Errasti (21), Eibar Gasteiz (8), Giro-Ona (6), Eibar Frunde (4), Peña Celtic Submari (Villarreal 8).
- Musika: Trikitilariak - Ustekabe Txaranga.