Asteburuan SD Eibarren harrobiko taldeek jokaturiko partiden laburpenak
SD Eibar Urko Jubenila 1-1 berdindu zuen Txantrean (Iruña), lehen zatian Aitor de Pazek egindako golari esker. Liga amaitzeko 15 puntu geratzen diren honetan, 7 puntuko aldea du jaitsiera postuekiko, non Txantrea bera aurkitzen den. Datorren asteburuan Urkok funtsezko partida du Unben Oberenaren aurka, irabaziz gero, lasaitasuna emango liokeena azken jardunaldietan.
Ohorezko Jubenilak dinamika onean jarraitzen du, bigarren biran partida guztiak irabaziz, bat izan ezik. 3-1 garaitu zuen Euskalduna, Unai Arietaleanizbeaskoaren bi gol (16 daramatza denboraldi honetan) eta Asier Urzelairen gol bati esker.
Liga Vasca Kadetea garaipenetara bueltatu da, partida serio bat jokatu ostean, hasierako gola erremontatu eta Boluen CD Getxo 1-3 garaituz. Pablo Santiago, Josu Fernández eta Telmo Lizundia izan ziren goleatzaileak.
Ohorezko Kadetea partida polita jokatu ostean, azken minutuetan erabaki zen partida, Iker Coboren golari esker. Garaipena CD Elgoibar indartsu baten aurka, sailkapenean bigarren zegoena.
Infantilak, asteburu kazkarra emaitzei dagokienez, jokatzen ari diren txapeldunen fasean. Ohorezko infantilak Hernaniren aurka (4-2) eta Infantil Txikiak (1-2) Tolosaren aurka galdu zuten
Alevín Rendimiento Sevillako Escuela de Fútbol Peloteros taldearen bisita jaso zuten, Sevillako Sierra Sur zonaldeko jokalaririk onenak aukeratzen dituena. Emaitza gutxieneko gauza izan zen elkarbizitza jardunaldi honetan, baina SD Eibarrek 5-1 garaitu zuen talde andaluziarra, Ipuruako Anexoan jokatu partidan.
Emakumezkoak, ez da jardunaldi ona izan emakumeentzat, Territorialak eta Kadeteak euren partidak galdu baitzituzten. Ohorezko Kadeteak, lehiatu arren ezin izan zion Añorga liderrari aurre egin (1-2). Territorialak Urnietaren aurka galdu zuen (5-3).