Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea
SD Eibarrek eta Malen Urangak kontratua etetea adostu dute
There are no reactions yet. Be the first!
SD Eibarrek eta Malen Urangak akordioa lortu dute 2027ra arte armaginekin lotuta zegoen jokalariaren kontratua bertan behera uzteko.

Donostiarra duela bi denboraldi iritsi zen Eibarrera, bigarren taldean aritzeko, eta denboraldi horretan bertan egin zuen debuta lehen taldearekin. Malenek 294 minutu jokatu ditu armagin gisa.

SD Eibarrek bi denboraldi hauetan hartutako konpromisoa eskertu dio eta zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.