Asteazken honetan, azaroak 25, SD Eibarrek Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia egin du. Jon Ander Ulaziak presiditutako lehen batzarra izan da. Joseba Unamuno, ekonomia arloko kontseilari arduraduna, Beatriz Castelar, Kontseiluko idazkaria eta notarioa, ondoan izan ditu mahaian.
Bilera Ipuruako prentsa aretoan egin zen eta streaming bidez eman zen. Berrogeita hamar akziodun baino gehiagok parte hartu zuten, aretoan bertan egonda, eta modu telemanikoz ere bai. Kapital sozialaren %36,09(e)k hartu zuten parte.
Saioa hasteko, presidenteak sozietatearen egoerari buruzko txostena aurkeztu zuen. Jon Ander Ulaziak bi hitz hauekin eman zion hasiera presiditzen zuen lehen Batzar Nagusiari: ohorea eta erantzukizuna. Gaian sartu aurretik, hiru pertsonari aitortza erakutsi nahi izan zien. Amaia Gorostiza, hamar urtez presidente eta hamabi urtez kontseilari izandakoa, haren esaldi batekin definitu zuen: «Izarrekin amets egin dugu oinak beti lurrean edukita». Leire Barriusori eta Mikel Larrañagari ere eskerrak eman zizkien. Leirek urtarrilean Kontseilua utzi zuen, zortzi urte eta erdiz kontseilukide izan ondoren, eta emakumeen futbola profesionalizatzeko funtsezko pieza izan zen. Mikel Larrañaga, berriz, Fundazioko presidenteordea izateari utzi dio, kargua Juan Cruceleguiren esku utzita, baina Fundazioaren alde lanean jarraituko du. Biei, gainera, euskara batzordean egindako lana aitortu zien, lan horri esker SD Eibar klub euskaldunagoa baita gaur egun.
2025/26 denboraldiko balantzean, Ulaziak lehen itzulia oso zaila izan zela esan zuen, eta bigarrena, berriz, ametsezkoa, playoffarekin amets eginarazi zuelako. Beñat San Joseri eta bere talde teknikoari egindako lana eskertu zien, emakumezkoen taldeekin eta harrobiarekin egindakoa azpimarratuta, eta arlo ekonomikoan emaitza aurreikusitako baino hobea izan zela eta diru sarrerek gora egin zutela nabarmendu zuen. Halere, orekari begira egiteko asko dagoela ohartarazi zuen.
Bloke oso bat Areitioko Kirol Hiriari eskaini zitzaion. Presidenteak proiektuaren kronologia errepasatu zuen: aurreproiektuak eta 2018ko Batzordea proiektuari onarpena eman zion unea, eta bi faseak martxan jarri ziren uneak ere, ingurumen baimenak lortzeko egon ziren zailtasunak, pandemia garaia, CVCren iristearekin proiektuak izan zuen modulazioa eta Ukrainako gerraren osteko materialen garestitzea gogorarazita. Azken kostua eta hornitzaile nagusiak ere zehaztu zituen, eta aurrekontuaren igoerak kanpoko faktoreengatik izan zela defendatu zuen, eta ez gauzatzeko zailtasunengatik.
Agintaldia osatzeko oraindik urtebete aurretik izanda, Ulaziak bost lan ardatz zerrendatu zituen. Lehenengo ardatza, zaleena da. Horiei bilera erronda bat agindu zien, zerbitzuak sustatzeko, batez ere etxetik kanpo, eta elkarrizketa gehiago ere agindu zien: Fundazioaren Batzar Nagusia, abenduan edo urtarrilean eta bazkide guztientzat dena, eta akziodunentzako bilera ireki bat apirilean, tarteko finantza egoerak eta denboraldiaren martxa azaltzeko. Aurretik, Eskozia la Brava zoriondu zuen bere 25. urteurrenagatik. Beste lau ardatzak, berriz, hauek dira: kirola (etorkizuneko oinarriak, filialen eta harrobiaren egoera), gestioa (jarraitutasuna, defizita murriztea, eta aliantzak diru sarrerak eskuratzeko bide gisa), Kirol Hiria eta Ipuruako hitzarmena. Hitzarmenari dagokionez, egungo akordioa 2028an iraungiko da, eta klubak espero du Udalak jarrera ona izatea eta epe luzerako kontzesioa egitea.
Areitiori buruz, Ulaziak azaldu zuen denboraldi honetan hasi dela ustiatzen, hiru bide erabiliz: babesleen erabilera, Enpresen Kluba, Futbol Eskola eta campusa, eta partida eta txapelketarako alokairua, esaterako Donosti Cuperako. Arlo instituzionalean, Euskal Federazioa aipatu zuen, bere selekzioen egoitza ofizial gisa, harekin hitzarmena oraindik sinatu gabe badago ere, eta 2030 Munduko Txapelketaren aukera, Venezuelaren bisitarekin, lehen esperientzia gisa. Bukatzeko, esan zuen lidergoa aldatzen zela, baina ekipoa, laneko filosofia eta klubaren esentzia lehengo berdinak zirela.
Ondoren, akziodunek 2026ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiko urteko kontuak eta kudeaketa txostena (% 88), jasangarritasun txostena (% 87,9), Administrazio Kontseiluak ekitaldian egindako kudeaketa (% 87,8) eta emaitza aplikatzeko proposamena (% 87,6) onartu zituzten, hurrenez hurren.
Batzarrak, gainera, Juan Luis Crucelegui kooptazio bidez kontseilari izendatzea berretsi zuen, Kontseiluan urtarrilean sartu baitzen (% 87,4), eta Sozietatearen kontu auditorearen berrautaketa (% 87,9) eta ahalmenen eskuordetzea (% 99,4) onartu zituen.
Bigarren itzuli historikoa eta bultzatzen duen harrobia
Javier Gurrutxagak klubaren kirol urtea errepasatu zuen, presidentearen ildoarekin bat datorren mezu batekin: jarraitutasuna, zuhurtzia eta harrobian konfiantza. Gurrutxagak balioan jarri zuen Beñat San Josek une zailetan klubaren alde egindako apustua, eta 26/27 denboraldiko plantillak aurreko ikasturteko armazoia bera duela nabarmendu zuen, oraingoan aulkia prestakuntza etxean jaso duen teknikari baten eskuetan egonda, Jokin Aranbarri eskuetan, alegia.
F Ligan bere historiako lehen itzuli onenaren ondoren eta Iñaki Goikoetxearen jarraipenaren ondoren, emakumezkoen taldeak bere historiako liga hasiera onena sinatu zuen hasiera honetan eta hazten jarraitzen du, kategoria gorenean sendotzen. Harrobiari buruz, bigarren taldeen lana eta jokalariek lehen taldera egin duten progresioa nabarmendu zituen.
Gurrutxagak Areitioko Kirol Hiriaz hitz egiten itxi zuen bere hitzaldia. Haren hitzetan, "talde horien guztien etxea” da, eta azken urteko lanari zentzua ematen dio.
Bigarren itzuli historikoa eta bultzatzen duen harrobia
Javier Gurrutxagak klubaren kirol urtea errepasatu zuen, presidentearen ildoarekin bat datorren mezu batekin: jarraitutasuna, zuhurtzia eta harrobian konfiantza. Gurrutxagak balioan jarri zuen Beñat San Josek une zailetan klubaren alde egindako apustua, eta 26/27 denboraldiko plantillak aurreko ikasturteko armazoia bera duela nabarmendu zuen, oraingoan aulkia prestakuntza etxean jaso duen teknikari baten eskuetan egonda, Jokin Aranbarri eskuetan, alegia.
F Ligan bere historiako lehen itzuli onenaren ondoren eta Iñaki Goikoetxearen jarraipenaren ondoren, emakumezkoen taldeak bere historiako liga hasiera onena sinatu zuen hasiera honetan eta hazten jarraitzen du, kategoria gorenean sendotzen. Harrobiari buruz, bigarren taldeen lana eta jokalariek lehen taldera egin duten progresioa nabarmendu zituen.
Gurrutxagak Areitioko Kirol Hiriaz hitz egiten itxi zuen bere hitzaldia. Haren hitzetan, "talde horien guztien etxea” da, eta azken urteko lanari zentzua ematen dio.
Zale leialak, Fundazio aktiboa eta LaLiga Impulso, %74,3an
Azkenik, Andoni Zabala kontseilariak 2025/26 ekitaldiko Jasangarritasun Txostena aurkeztu zuen. Klubak 2020an hasi zen txosten hori bere borondatez lantzen, eta harrez gero hala egiten du eta Batzarrari aurkeztu ere aurkezten dio. Ekainaren 30ean, SD Eibarrek 11.072 akziodun eta 5.636 abonatu zituen, eta Ipuruan jokatutako ligako 21 partidek 104.873 pertsona bildu zituzten, aurreko denboraldian bildutako ia lagun kopuru bera. Fundazioak 137 proiektu bultzatu zituen. Horietatik 100 dagoeneko gauzatuta daude, eta horien artean nabarmentzekoak dira futbol egokituko PC taldearen ligako hirugarren titulua eta Euskararen Baloia, zeinak Eibar, Ermua eta Elgoibarko hamaika ikastetxe bildu zituen.
LaLiga Impulson, klubak ezarritako 257 helburuetatik 191 bete zituen (% 74,3), aurreko ikasturtean betetakoak (% 71) eta bere taldearen batezbestekoa (% 64,4) baino gehiago. Zabalak markan, giza baliabideetan, azpiegitura teknikoan eta azpiegituren ustiapenean lortutako emaitzak nabarmendu zituen, Kirol Hirian dagoeneko hainbat talderen topaketak egiten ari dira-eta. Zerga ekarpena azalduz bukatu zuen hitzaldia: 2,77 milioi euro Gipuzkoako Foru Ogasunari eta 1,72 Gizarte Segurantzari, 2020/21ean, Lehen Mailan egindako azken denboraldian, Ogasunari ordaindutako ia 22 milioien aldean.