Skip to main content
Kluba
SD Eibarrek errekorrak hautsi ditu Ipuruako edukiera eta asistentziari dagokionez, eta etortzen ez diren bazkideei euren eserlekua libre uzteko eskatzen die

SD Eibarren Presidentea den Alex Aranzabalen hitzetan, Ipurua errekorrak hausten ari da aurtengo denboraldian, eta partiduetara etorri ezin duten bazkideei euren eserlekua libre uzteko eskatu die, estadioa bete dadin.

There are no reactions yet. Be the first!

Ipuruako Formakuntza Ikasgeletan jazo den prentsaurrekoan, Alex Aranzabal Presidentea eta Gema Baqué Marketing Zuzendaria izan dira. Aranzabalek esan duenez, Ipuruara batez beste 5.305 ikusle (edukieraren %84,06) etorri dira aurtengo Liga hasiera honetan, eta pasa den denboraldiko zifra aldiz, 4.811 (%82,7) izan zen.

"Pozgarria da edukieraren hazkuntzarekin batera betetze-portzentaia ere handitu dela ikustea", adierazi du Aranzabalek.

Azken hiru partidetan (Sevilla, Rayo Vallecano eta Getafe) %85a gainditu zen, eta betetze-teknikoa lortu zen, hau da, salgai ziren sarrera guztiak saldu ziren.

Helburua %85eko betetze-portzentaia gainditzea da, horretarako, partidara etortzeko asmorik ez duten bazkideei euren eserlekua libre uztea eskatu zaie. Behin eserlekua libre utzita, sarrera salgai jarriko da, eta hau salduko balitz, bazkideak sarreraren balioaren %40 jasoko du. Diru hau, datorren urteko abonuan deskontatuko zaio, eta deskontuak ezingo du abonuaren balioaren %50a gainditu.

Denboraldiko lehen sei partidetan, Ipuruara etorri ez diren, eta euren eserlekua libre utzi ez duten bazkideen batez bestekoa 750 pertsonakoa da.

Azken abonatu kanpainaren ondoren, Klubak 5.104 bazkide ditu eta jada ez dauka itxaron zerrendarik. Hala ere, bazkide berrienek denboraldi amaierara arte soilik dute bermatua euren abonamendua, izan ere, Ipurua birmoldatzeko lanen araberakoa izango da eserlekuen kudeaketa. Interesatuei jakinarazi nahi diegu, oraindik ere bazkide berrientzako zenbait eserleku geratzen direla.

Bere aldetik, Gema Baquék SD Eibarren izaera korporatiboan izan diren aldaketak azaldu ditu, horietan garrantzitsuena ezkutuaren diseinu berria izanik. "Ez da muturreko aldaketa bat izan, modernizatu egin da baina bere esentzia mantenduz".

"SD Eibar marka Klubaren aktibo garrantzitsuenetako bat da. Gure balioen eta izaeraren erakusgarri da". Klubaren 75 urteko historian ezkutuak izan duen seigarren diseinua da hauxe.

Bestalde, Gema Baquék Fan Kanpaina berriari buruz hitz egin zuen, Klubaren webgune berriarekin batera argitaratuko dena. Honen helburua, "Klubaren eta jarraitzaileen arteko harremanak sortu eta zabaltzea da, akziodunak edo bazkideak izan ala ez", Klubak akziodunak 69 herrialdetan dituen momentu honetan.

"Fan Armagina" karnetarekin, 30 eurotako urteko kuota izango duena, hainbat abantaila izango dira, hala nola, ongi-etorriko opari bat (Klubaren pin-a eta pultsera), online merchandising-ean deskontuak, sarrera eta merchandising zozketak, deskontuak kanpus-etan, etab. 

Kanpaina honek "Soy Armero-Armagina naiz" lema izango du.

Marketing Zuzendariak web orri berriak ekarriko dituen berrikuntzei buruzere hitz egin du, hala nola, online denda nazioartean erabiltzeko aukera, eserlekua web orriaren bidez libre uzteko aukera, etab.