Skip to main content
Kluba
SD Eibar 99,2 puntutara iritsi da Gardentasun Indizean

Transparency International España erakundeak urteko txostena aurkeztu du gaur

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek 100etik 99,2 puntu lortu ditu gaur aurkeztu den Transparency International Españaren (IT-España) 2016ko Futbol Kluben Gardentasun Txostenean (Infut).

LaLiga Santanderreko–Real Betis- eta Liga 1|2|3-eko –CD Numancia- talde bik bakarrik lortu dituzte 100 puntu.

Euren ondoren Eibar kokatzen da bere 99,2 puntuekin, Lugo (98,3), Real Madrid (95,8) eta FC Barcelonaren (93,3) aurretik.

TI-Españak Infut txostena argitaratzen duen bigarren aldia da. Aurreko edizioan Eibar lehen postuan zegoen Real Madridekin berdinduta. Bigarren urtez jarraian, talde armagina onenen artean dago gardentasun kontuetan.

Infutek Lehen eta Bigarren Mailako kluben gardentasun maila neurtu du 60 adierazle kontutan hartuta. Horietan, TI-Españak klubek herritarrei eman behar dien informazioa batzen duten bost gune jasotzen dira.

Txostenaren aurkezpen ekitaldian, gaur Madrilen egin dena, Jesus Lizcano (TI-Españako presidentea), Javier Tebas (LaLigako presidentea), Jose Maria Gimeno (Kontratazio Publikoaren Behatokiaren presidentea) eta Jesus Sanchez-Lambas (TI-Españako Zuzendaritza Batzordeko kidea) egon dira.

Txosten osoa hemen kontsulta daiteke: http://transparencia.org.es/infut-2016-2/