Kluba
Pedro Leonek kontratua berritu eta Eibarren jarraituko du hurrengo denboraldi bietan
Mulako erdilaria jokalari armagina izango da 2020ko ekainera arte
Eibar KE eta Pedro Leon adostasun batera iritsi dira, eta erdilari murtziarrak beste bi denboraldirako berritu du kontratua talde armaginarekin, 2020. urteko ekainera arte.
Mulakoa 2016/2017 denboraldian iritsi zen Eibarrera Getafetik, eta orain arte jokatutako denboraldi bietan 45 neurketa jokatu eta 10 gol lortu ditu.