Rudolfek eta Christak talde armagina Lehen mailara igo zenean elkar ezagutu zuten, eta harrezkero ez dira banandu
2014ko maiatzaren 25ean Ipuruan denbora gelditu egin zen. SD Eibarrek bere historiako erronkarik zailena egi bihurtu zuen: Lehen mailako taldea bihurtzea. Alavesen aurka Jotak eginiko golak igoera erdiesteko balio izan zuen, jokalarien zein zaletuen gozamenerako. Ametsa zirudiena errealitate bilakatu zen.
Eibartik 50 kilometro ingurura, Donostiako pub irlandar batean, Rudolf eta Christa lagunekin pinta batzuk hartzen ari ziren, Eibarren balentriaren une berean. Memento hori betirako gogoan izango du bikote austriarrak.
Maiatzeko arratsalde horretan hasi zuten bere maitasun istorioa Rudolfek eta Christak. Arratsalde horretan bertan hasi zuten Eibarrekiko amodio abentura, eta egun bizirik dirau. Iaz ezkondu ziren, Christiak SD Eibarren armarriaren itxura zuen lore-sorta bat eskuan zuela. “Gure maitasuna SD Eibarrekin batera hasi zen. Taberna batean taldearen neurketa ikusten ari ginela hasi zen, eta lo egin genuen ostatuak ere izen bera zuen, Eibar”, dio Rudolfek.
Talde armaginarekin izan zuten lehen harremana hori izan bazen ere, ez zen hor geratu. Hurrengo egunean, Bilbora bidean zirela, Eibarren geldialdi bat egitea erabaki zuten. Ipuruan izan ziren, eta jendearen harrera beroarekin eta hiriaren giro onarekin txunditurik gelditu ziren. “Jende zoragarria topatu genuen. Den-denak atseginak izan ziren une oro”.
Oporrak amaituta, Rudolf eta Christa bere herrira itzuli ziren, Linzera, Danubio ibaiak zeharkatzen duen Austriako iparraldean dagoen bizilekura. Hala ere, Eibartik urruti egon arren, sentimendu gorri-urdina ez zen desagertu, eta Internet zein telebista bidez, taldearen egunerokoa jarraitu zuten.
Linzen sentimendu armagina
Rudolfek eta Christak Linz herria sentimendu armagina izateko ahalegina egin dute. Orain urte batzuk beraien elastiko gorri-urdinak baino ez ziren ikusten. Egun askoz kamiseta gehiago ikusten dira. “Senitarteko eta lagun asko eibarzale bilakatu dira guri esker. Taldeari buruz galdetzen digute. Lehen taldea ez zen apenas ezaguna Austrian, baina gaur Linzen zaletu armagin asko dago”, azaldu digu Rudolfek.
SD Eibarrekiko interesa, ordea, ez da horretan geratzen. Urtero urtero Rudolf eta Christa taldea zuzenean ikustera etortzen dira. Ipurua miresten dute, bere giro beroa eta futbolarekiko pasioa: “Ipurua berezia da oso. Gure oraimen onena iazko denboraldikoa da, Valentziari irabazi genionekoa”.
Austriako stage-a jarraitzen ari dira
Eibar Kössenen egongo zela jakin zutenean ez zuten zalantzarik izan, eta Linz kotxez ordu bira dagoen arren, taldea ikusteko grinak haraino eraman zituen.
de Linz, pero las ganas de ver en directo al equipo pueden con todo.
Rudolf eta Christa, taldearen elastiko gorri-urdin banarekin, lan saio ezberdinetan izan dira egunotan, eta Leeds Uniteden aurkako garaipena ikusten ere izan ziren.
Ingalaterrako taldearen aurkakoa, ordea, ez da beraien azken neurketa izango, Kasinpasaren eta Schalke 04ren aurkakoetan egoteko asmoa era badutelako, ahal dela Linzeko lagun batzuekin batera.
Ligako egutegia eskuetan, orain hurrengo denboraldiko zein norgehiagokan egongo diren adostu nahian ari dira. Athleticen aurkakoa, agian. Leganesekoa, bestela. Aurkaria edozein dela ere, argi dago Rudolfek eta Christak bere maitasun gorri-urdina han eta hemen erakusten izango direla.