Skip to main content
Bigarren Taldea
Kontratua desegiteko adostasuna: Julen López, Kaiser eta Alain Ribeiro
There are no reactions yet. Be the first!

Kluba eta Julen López, Juan Carlos Lázaro “Kaiser” eta Alain Ribeiro kontratua desegiteko akordio batera iritsi dira. Denboraldi honetan Bigarren B mailan aritu ostean, ez dute Eibarren jarraituko. 

Julen Lopez (Eibar, 1995) Barakaldon aritu da urte honetan. 17 neurketetan parte hartu du. Azken denboraldietan lehen taldearekin entrenatu da maiztasunarekin. Ibilbide guztia Eibarren eskutik egin eta gero, ez du klubean jarraituko.

Juan Carlos Lázaro “Kaiser” (Vilamarxant, 1996) 22 norgehiagoka jokatu ditu Arenasen. Atzelari valentziarra joan den denboraldian iritsi zen CD Vitoriara Levante B taldetik.

Alain Ribeiro (Sopela, 1997) SD Leioan jokatu du utzita. Guztira 26 neurketatan parte hartu du. Erdilaria 2017ko udaran iritsi zen klubera Danok Bat taldetik.

Eibarrek esker ona adierazi nahi die hiru jokalariei beren profesionaltasun eta dedikazioagatik eta era berean, zorte opa die etorkizunean.