Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea
Honoka Yoneik 2022ra arte berritu du kontratua

Erdilari japoniarrak bi denboraldiz luzatu du hitzarmena klubarekin

There are no reactions yet. Be the first!

Honoka Yoneik (Chiba, 1999) gorri-urdinez jarraituko du 2022ko ekainera arte. Erdilariak klubaren kontratu luzapena onartu du eta armagina izango da datozen bi denboraldietan.

Japoniar gaztea 2018ko otsailean iritsi zen Eibarrera FA Academy-Fukushimatik. Martxoaren bukaeran jokatu zituen bere lehenengo minutuak lehen taldearekin eta joan den urtean maiztasunarekin aritu zen taldean lekua egin arte.

Denboraldi honetan Honokaren parte hartzea bereziki garrantzitsua izan da taldearen igoeran. Erdilariak neurketa guztiak jokatu du. Guztira, 22 norgehiagoketan aritu da; horietatik 20 alditan hasieratik zelairatu da eta 2tan, berriz, aulkitik. Datorren urtean bere gaitasunak ezinbestekoak izan dira taldeak esku hartean duen erronkan.