Armaginak kategoria autonomiko gorenean lehiatuko dira
Euskal Ligako Kadeteek aste honetan emango diote hasiera aurre-denboraldiari, kategoria autonomiko goreneko kanpaina berria prestatzeko asmoz.
Honako jokalari hauek SD Eibarko 15-16 Urteko Kadeteen Ohorezko Mailatik igoko dira: Oihan Arana, Beñat Agirre, Asier Martínez, Ander Valderas, Gaizka Argente, Jon Erkiaga, Aitor Elkoro, Lander Izagirre, Xabier Arregi, Oier Peralta, Danel Cid, Ander Aldai, Kesley Losada eta Iker Cobo.
Horrez gain, honako hauexek izango dira taldekide berriak: Joseba Calvoetxeaga (Aloña Mendi), Imanol Estepa (Abadiño), Erik Perez eta Peru Yarza (CD Ermua), Asier Astorkia eta Unai Arkarazo (Cultural Durango).
Talde teknikoa taldeko Kadeteen Ohorezko Mailatik datozen Haritz Aranburuk eta Alex Santiagok osatuko dute, eta futbolari izateari utzi dion Aitor Martínez prestatzaile fisikoaren laguntza jasoko dute, baita atezainen entrenatzailea den Kepa Martínena ere bai.
SD Eibarko Euskal Ligako Kadeteen txapelketa irailaren 3an, larunbata, hasiko da Unben, Getxoko Romo CF taldearen aurka.
Hona hemen SD Eibarko Euskal Ligako Kadeteen aurre-denboraldia:
- Abuztuak 14. Tropezón - SD Eibar CLV
- Abuztuak 17. CA Osasuna - SD Eibar CLV
- Abuztuak 20. SD Eibar CLV - Aurrera
- Abuztuak 24. Ariznabarra - SD Eibar CLV
- Abuztuak 27. Vasconia Donostia Txapelketa