Lehen Emakumezkoen Taldea
Ekainaren 30ean amaituko da emakumezkoen lehen taldeko jokalari hauen kontratua
Patri Ojedak, Marta López de Guereñuk, Laura Caminok, Iara Lacostak eta Opah Clementek ekainaren 30ean amaituko dute SD Eibarren.
Patri Ojeda: 2 denboraldi. 53 partida jokatu ditu Liga eta Kopa artean, eta gol 1 sartu du.
Marta López de Guereñu: Denboraldi bat lehen taldean, eta beste batzuk armaginen harrobian. Azken denboraldian 400 minutu baino gehiago jokatu ditu Liga eta Kopa artean.
Laura Camino: 4 denboraldi. 107 partida jokatu ditu Liga eta Kopa artean eta 11 gol sartu.
Iara Lacosta: Denboraldi bat. 1.200 minututik gora jokatu ditu Liga eta Kopa artean eta 3 gol sartu ditu.
Opah Clement: Denboraldi bat. Liga eta Kopa artean 686 minutu jokatu ditu eta gol bat sartu du.
SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie guztiei denboraldi hauetan erakutsitako konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik.