Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea
Eibarrek ezin izan du punturik lortu Valentziaren aurka (0-1)

Dorronsororenak bigarren zati oso ona jokatu dute baina ezin izan dute markagailua berdidndu

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek 0-1 galdu du Valentziaren aurka etxean Primera Iberdrola Ligako 31ª jardunaldian. Dorronsororenak hiru puntuak etxean geratzeko asmoz atera dira futbol zelaira. Hala ere, lehen zatian Valentzia nagusi izan da zelaian, nahiz eta Dorronsororenak oso sendo aritu diren defentsan. Kanpoko taldearen lehen aukera 20. minutuan iritsi da, baina Malena Mieresek Valentziaren lehen gola ekidin du.

Eibar aurrera pauso bat ematen ahalegindu da, baina 41. minutuan partidako gol bakarra iritsi da. Anita Marcosek kanpoko taldea aurreratu du markagailuan Kerlly Reallen erdiraketa on baten ostean.

Huts eta bat amaita da lehen zatia. Bigarren zatian armaginak markagailuari buelta emateko asmoz atera dira futbol zelaira. Dorronsororenak bigarren zati oso on bat jokatu dute eta Valentziaren zelaira hurbiltzen hasi dira. Gol aukerak ere sortu dituzte. Aidak lehen gola egiteko aukera izan du baina areaz kanpotik egindako jaurtiketa gutxigatik joan da.

Dorronsororenak lanean jarraitu dute eta 91.minutuan Eibarren gola iritsi da baina ez dute gola baliotzat eman, jokoz kanpo egoteagatik.

Armaginak oso ondo aritu dira baina ezin izan dute punturik batu 31ª jardunaldian.