Skip to main content
Lehen Taldea
Dos Santos: Eibarren gakoa jokalarien arteko lehiakortasun sanoa da

SD Eibarren erdialdeko atzelaria den Mauro Dos Santosek prentsaurrekoa eman du gaur goizean, bere hitzetan, taldearen ibilbide bikaina "jokalarien artean dagoen lehiakortasun sanoari esker" ari da gertatzen.

There are no reactions yet. Be the first!

"Beste bat ordezkatzeko zelaian sartzen den jokalari orok oso gogotsu jokatzen du, eta dena ematen du", hala adierazi du Eibarren lehen urtea duen futbolari argentinarrak.

"Oso pozik nago arlo pertsonalean, partida guztiak ari bainaiz jokatzen. Taldea ere hazten ari da pixkanaka. Oso ongi gaude, behetik gora goaz. Esperientzia oso ona ari da izaten. Oso gustora nago Eibarren eta hala jarraitzea espero dut".

Dos Santos eta Ander Capa dira Ligako 900 minutuak jokatu dituzten jokalari Eibartar bakarrak. "Oso gustora sentitzen naiz zelai barruan. Taldea ondo dagoenean, gure onena ateratzen dugu denok".

Datorren larunbatean Getaferen aurka jokatuko den partidari buruz, "partida guztiak izango dira gogorrak eta azken txistura arte sufrituko dugu". "Puntuak lortzen jarraitzea da gure helburua. Liga oso luzea da, eta hasi besterik ez da egin".

Ipuruako jarraitzaileentzako hitz politak izan ditu Dos Santosek. "Gozamena da etxean jokatzea, zaleengandik babes handia jasotzen dugu eta".