Skip to main content
Lehen Taldea
Bizirik

Sergi Enrichek puntu bat eman dio Eibarri azken txanpan

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek bana berdindu du Betisen aurka Ligako 36. jardunaldian. Armaginek puntu bat eskuratu dute azken txanpan Guardado bisitariaren gol goiztiarraren ostean. Mendilibarren mutilek ez dute fedea galdu eta saria aurkitu dute 83. minutuan, Sergi Enrichen burukada bikain baten bitartez.

Alavesen eta Getaferen aurka lortutako garaipenei jarraipena eman nahi zioten armaginek, baina lehia hasi bezain laster, Guardadok Betis aurreratu du markagailuan. Armaginek ez diote aurpegia galdu nahi izan norgehiagokari, baina ez dute abagune garbirik lehen zatian.

Bigarren zatian, Eibarrek erasora jo du berdinketaren bila. 63.ean Sergi Enrichek aukera ona izan du, baina Bravok burukada aldaratu du. Minutu batzuk geroago, Atienza ahalegindu da, baina Bravok beste behin errematea gelditu du.

Eibarrek saiatzen jarraitu du, 83. minutuan saria aurkitu duen arte. Sergi Enrichek sare barrura bidali du Correak eskuinetik egindako erdiraketa ona. Aurrelariaren golak bizirik mantentzen ditu taldeak azken bi finaletarako dituen aukerak.