Lehen Taldea
Añibarro: "Danok amets egin dugun tokian gaude"
Txema Añibarro, kapitaina, gaur goizeko entrenamenduaren ostean, komunikabideen aurrean agertu da. Zeberikoako, oso ilusionaturik agertu da Lehenengo Mailako denboraldiari begira.
"Ametsa" hitza izan da errepikatuena gaurko prentsaurrekoan, Añibarrok, ume baten ilusioarekin aurre egiten dio Lehenengo Mailako debutari, gainera, S.D. Eibarren kapitain bezala "Danok amets egin dugun tokian gaude".
Aurredenboraldiaren gogortasuna onartzen du, baita Garitanoren exigentzia ere, baina "Berdin dio non gauden, misterrak berdina exigituko digu". Txemak, badaki zerk eraman duen talde hau Lehenengo Mailara eta hori mantendu behar dela "Garenak gara eta baliak mantendu behar ditugu".