Lehen Emakumezkoen Taldea
Ángeles del Álamo, datorren denboraldirako lehen fitxaketa
SD Eibarrek akordioa lortu du Ángeles del Álamo (Madril, 1998) aurrelariarekin, eta hurrengo denboraldirako talde armaginetara batuko da.
Angeles RCD Espanyoletik dator, azken hiru denboraldietan bertan aritu baita, eta Kataluniako taldean egin zuen lehen denboraldian Liga F-ra igotzea lortu zuen.
Erasoko jokalariak ibilbide luzea du estatuko futbolean eta ehun partida baino gehiago jokatu ditu maila gorenean. 2017an egin zuen debuta Lehen Mailan Rayo Vallecano taldearekin, eta Rayon eta Espanyolen ibiltzeaz gain, CD Parquesol, Racing Féminas eta Granada CF Femenino taldeen elastikoak defendatu ditu.
Ángeles del Álamo talde armaginera batuko da, erasoko lerroan desborde, abiadura eta gol-gaitasuna emateko helburuarekin.
Ongi etorri, Ángeles!