Kluba
Amorebietaren aurkako partidarako sarrerak salgai
Partida Ipuruan izango da martxoaren 13an, igandean, 16:00etan
Eibarrek abonatuen arretarako bulegoan (Orsaixan) eta internet bidez jarri ditu salgai martxoaren 13an, igandean, SD Amorebietaren aurka Ipuruan (16:00) jokatuko duen partidarako sarrerak.
Eibarreko abonatuek 10 euroko sarrera gehigarriak dituzte eskura.
Publiko orokorrarentzako sarrerek prezio hauek izango dituzte:
- Erdigunea: 25 €
- A gunea: 20 €
- B gunea: 18 €
- Fondoak: 18 €
Partida honetarako VIP sarrerak ere salgai daude.