Skip to main content
Kluba
Amaia Gorostiza: “Gogor ari gara lanean etorkizuneko Kirol Hirian, proiektua aurrera ateratzeko ardaztuta gaude”

Amaia Gorostiza presidentea, Mikel Larrañaga presidenteordea eta Patricia Rodriguez Zuzendari Gerentea hedabideekin bildu dira erakundearen gai estrategikoei buruz hitz egiteko

There are no reactions yet. Be the first!

Ohikoa denez, Klubak beste lan-gosari informatibo bat izan du hedabideekin. Erakundearen inguruko berritasunen berri jakin nahi zuten kazetariak bildu dira ekitaldian, eta SD Eibarren aldetik Amaia Gorostiza presidentea, Mikel Larrañaga presidenteordea eta Patricia Rodriguez Zuzendari Gerentea egon dira bertan.

Kazetarien aldetik atentzio gehien eskatu duen gai bat etorkizuneko Kirol Hiriarena izan da. Presidenteak adierazi duenez, erakundearen erronka handienetakoa da proiektu hau. “Horretan ari gara lanean, zaila da Eibarko lurretan gauzatzea, baina proiektua aurrera ateratzeko ardaztuta gaude. Badakigu zaila izango dela, baina lortuko dugu”. Erakundearen instalakuntzen harira, Ekialdeko Tribuna berriaren inaugurazioa gogoratu du. “Harro gaude oso harrera ona izan duelako eta onena da inguruko bizilagunekin armonia onean gauzatu dela. Hiriko puntu askotatik ikusten den armarri berria daukagu, egiten ari garenaz oso harro gaude eta baita bizilagunek izan duten pazientziaz ere”.

SD Eibar Fundazioari emandako bultzada izan da beste gai nahi nagusi bat Gorostizaren esaldi bat gogoratuz: “eman diguna bueltatu nahi diogu Eibarri”. Mikel Larrañaga presidenteordeak, bere aldetik, zera gehitu du: “azken urteetan Fundazioa firma bat baino gutxi gehiago izan da, eta guk egin duguna izan da aktibatu eta bultzatzea, eta horretarako patronatua eta batzorde exekutiboa sortu ditugu. Klubaren proiekzio soziala da helburua, ez dugu ezer asmatzea nahi, dauden beharrei adi gaude eta horiei erantzuna ematen saiatzen gara. Adibidez, Valenciaga Memorialarekin, Eibarko Udalarekin herriko klubei emandako laguntzekin, #ABIAN Formakuntza eta Enplegu Azokarekin edo KIROLGIrekin elkarlanean daukagun proiektu interesgarriarekin, zeinarekin Eibarko 7 kirolariren karrera indartu nahi den”.

Gorostizak gogoratu du Lagunarteen Nazioarteko Federazioa duela Klubak, 34 lagunarte batzen dituena, euren arteko erlazioa ezin hobea delarik.

Era berean, Klubaren internazionalizazioarekin jarraitzeko asmoa dagoela gogorarazi dute, joan den astean Japoniara egindako bidaia adibide moduan jarriz. Patricia Rodriguez Zuzendari Gerenteak horren berri eman du. “Oso bidaia eraginkorra izan da. Gertakari historikoa da Japoniako Lehen Ministroak Takashi gonbidatu izana Felipe VI.a Espainiako Erregea zegoen afari batera. Bestetik, Kluba Japonia eta Espainiako Batzorde Bilateralean murgiltzeko aprobetxatu dugu. Jende nabarmenarekin egin ditugu kontaktuak, aurpegia jarri diegu eta elkar ezagutu gara. Orain erlazio horietan lanean jarraituko dugu harremanak sendotzeko”.