Skip to main content
Gustavo Blanco Leschukek ez du Eibarren jarraituko

Eibarrek eta Gustavo Blanco Leschukek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.

Aurrelari argentinarra (Mendoza, 1991) 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera, Turkiako Antalyaspor taldeak utzita, eta 2022-2023an talde turkiarrarekin zuen kontratua eten eta Eibarrek fitxatu zuen 2024ko ekainera arte.
 
Bi denboraldietan, Blanco Leschukek ligako 64 partida jokatu ditu guztira, eta 8 gol sartu ditu.

Eibarrek eskerrak eman dizkio Gustavo Blanco Leschuk-i bere profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizunerako.