Skip to main content
Lehen Taldea
1-1 | Magunagoitia golegile azken minutuan

SD Eibarrek berdindu egin du geldikako atezainaren gol batekin | Alemaok kanpokoak aurreratu ditu bigarren zatian

There are no reactions yet. Be the first!

Beñat San Josek Cadizen aurka berdindu zuen hamaikako ezberdinarekin zelairatu da, baina sistema bera mantenduz 4-2-3-1. Magunagoitia, Cristian, Cubero, Arambarri, Peru Nolaskoain, Matheus, Sergio, Puertas, Corpas, Javi Martinez eta Jorge Pascualek osatu dute gaurko hamaikakoa. Eibar partidaren kontrola eramatez arduratu da, eta erasoan, lehenengoa egiten saiatu da hasierako sakearekin, baina baloia Aaron atezainaren eskuetan geratu da.

Segundu batzuk beranduago, Matheus Eibarren lehen gola egiten saiatu da jaurtiketa indartsu baten bitartez. Jorge Pascualek ere gol aukera izan du Cristianen pase bati esker.  Lehen minutu oso onak egin ditu Eibarrek. Lehen zatiko aukera garbiena Sergiok izan du, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da.

Partidako lehen ordu laurdenean Eibar izan da partidaren jabe. Bestalde, Oviedo baloi luzeekin erantzuten ahalegindu da. Neurketako lehen ordu erdia beteta, Jorge Pascualek falta bat behartu du area ertzean. Cubero falta jaurtitzeaz arduratu da baina baloiak hesian jo du.Huts eta huts amaitu da lehen zatian.  

Bigarren zatian, partidak gidoi bera jarraitu du, bi talde bizi, biak altu lapurtzen saiatzen, baina jabetza Eibarrentzat izaten jarraitu du. Hala ere, denborak aurrera egin ahala Real Oviedok bere aukerarik garbienak izan ditu eta horrela iritsi da partidako lehen gola kanpokoentzat Alemaoren eskutik. Eibarrek ez du etsi  berdinketa egiteko aukera ugari izan ditu. 

Beñat San Josek zituen aukera guztiak agortu ditu Guruzeta, Hodei eta harrobiko Aitor Galarza sartuz. Paunovicek ere gauza bera egin du bere taldearekin. Partidako azken minutuak Eibarrenak izan diren arren, Ipuruako babesak lagunduta, baloia sarera eramateko beharrezkoa zen argitasuna falta izan da gaur Ipuruan.

Sinistuz heldu da Eibartarren gola. Partidako azkenengo minutuan Jonmiren burukadak berdinketa jarri du markagailuan.

LaLiga HyperMotioneko 35. jardunaldian, SD Eibarrek Zaragoza izango du arerio, larunbatean 16:15ean.

Match summary
SD Eibar
SD Eibar
LALIGA HYPERMOTION · J34
1
-
1
Ipurua
Real Oviedo
Real Oviedo
Lineups
Jonmi Magunagoitia photo
13Jonmi Magunagoitia
13Aarón Escandell
Sergio Cubero photo
02Sergio Cubero
05Nacho Vidal
03Cristian Gutiérrez81
Lucas Ahijado photo
24Lucas Ahijado
Matheus photo
10Matheus
06Kwasi Sibo
Aritz Arambarri photo
22Aritz Arambarri
15Oier Luengo
Peru Nolaskoain photo
08Peru Nolaskoain
12Dani Calvo
José Corpas photo
17José Corpas81
18Paulino82
Sergio Álvarez photo
06Sergio Álvarez73
23Haissem Hassan68
20José Antonio Rodríguez Díaz
Alemâo photo
09Alemâo77
24Javi Martínez61
20Jaime Seoane77
Substitutes
Beñat San José
01Braat
01A. Domínguez
07Francisco Sebastián Moyano Jiménez68
04Álvaro Carrillo
08Santi Cazorla77
Chema R. photo
05Chema R.
Paraschiv photo
14Paraschiv
07Alkain61
C. De La Hoz photo
17C. De La Hoz82
12Iván Gil73
Federico Viñas photo
19Federico Viñas77
Hodei Arrillaga photo
14Hodei Arrillaga81
21Carlos Pomares82
18Merquelanz
27Álex Cardero
19Toni Villa
Omar Falah photo
35Omar Falah
Jon Guruzeta photo
21Jon Guruzeta81
Iker Aldai photo
28Iker Aldai
Galarza photo
32Galarza81
35Carrasco
Goals
(0 - 1)
Alemâo
63
Jonmi Magunagoitia
94
(1 - 1)
Referee team
Germán Cid Camacho
Árbitro
Sergi López Freixa
Árbitro de Línea#1
Unai García Urbaneja
Árbitro de Línea#2
Daniel Clemente Manrique
Cuarto oficial
David Gálvez Rascón
Árbitro Asistente de Vídeo
Iván Caparros Hernández
Asistente VAR Oficial