Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Zoritxarra Eibar ausart batentzat

Armaginek 0-1 galdu dute Athleticen aurka luzapenean sartutako gol batengatik

Eibar ausart batek zoritxarreko amaiera izan du gaur Ipuruan Athleticen aurka. Armaginek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute azken ordu erdia eta luzapenean jaso dute porrotaren gola.

Neurketak intentsitate handia izan du 90 minutuetan zehar, bi taldeek presio handia eginez eta baloi bakoitza borrokatuz harmailetako giro zoragarriaren erdian euren taldeei animatzeari utzi ez dioten bi afizioekin.

Gol aukera gutxiko partidua izan da talde biak defentsak bikain aritu direlako, eta borroka handiena zelai erdiko kontrolarengatik izan da.

Zentzu honetan, armaginek intentsitate puntu bat gehiago izan dute eta, ondorioz, gehiago iritsi dira arerioaren areara, baina aukera gutxirekin.

Aukera argien bigarren zatiko lehen minutuan iritsi da, Pedro Leonek Sergi Enrichi defentsaren gainetik baloia pasa ostean. Menorkakoak aurrea hartu dio defentsari, baina posizio ezin hobean zegoenean ezin du gola sartu Kepa Arrizabalagaren aurrean.

Partiduko jokaldi erabakigarriena 55. minutuan iritsi da epaileak Gonzalo Escalanteri txartel gorria atera dionean. Argentinarrak atzetik sarrera egin dio Muniaini kontraerasoa mozteko.

Jokalari bat gutxiagorekin, Eibarrek intentsitatea eta grina erakutsi du eta presio altua mantendu du zelai osoan zehar, baina Athleticek hainbat zirrikitu aprobetxatu ditu Yoelen atea arriskuan jartzeko.

  1. minutuan Raul Garciak zutoinera bidali du bere ezkerkada eta 66. minutuan Yoelek bidea ondo itxi dio Muniani eskuz eskukoan.

Minutuak aurrera joan dira, baina Mendilibarren mutilek ez dituzte besoak jaitsi, eta baloi bakoitza borrokatzen jarraitu dute Athletici ia aukerarik eman gabe.

Hala ere, partidua amaitzear zela, luzapenean, Raul Garciak Beñatek jaurtitako falta baten alderatzea aprobetxatu du markagailuan 0-1 ipintzeko eta Eibarri erantzuteko denbora gabe utziz. Zigor handiegia partiduari momentu batean ere aurpegia galdu ez dion Eibar ausart batentzat.