Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Zigor larregi Emakumezkoen Lehen Taldearentzat

Felix Recioren taldeak 0-3 galdu du San Ignacioren aurka

Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak 0-3 galdu du San Ignacioren aurka, bisitarien efikazia erabakigarria izan den neurketan.

Armaginek gogotsu ekin diote urteko lehen partiduari eta hainbat aukera izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko, baina bizkaitarren Maitane atezainak eibartarren aukerak ezerezean utzi ditu.

San Ignaciok, ordea, bai jakin du gorriurdinen atea zulatzen. Atsedenaldia heltzear zela, defentsa eibartarrak baloia luzatu eta San Ignaciokoari markagailuan 0-1 jartzeko aukera eman dio.

Bigarren zatia kanpokoen domeinuarekin eta etxekoen aukerekin hasi da, baina bizkaitarrak izan dira gola sartzea lortu dutenak.

Recioren taldeak gehiago arriskatu du golaren bila, baina arrakasta gabe. Horrela, kanpokoek deskontuan sartu dute hirugarren gola armaginak erasoan dena ematen ari zirenean.