Skip to main content
EU
Kluba

Zelaiaren mantentze-lanak, klubeko zerbitzu presentzial bakarra

Gainontzeko jarduerak telelanaren bitartez egingo dira

Zelaiaren mantentze-lanak izango dira klubean aurrera jarraitzen duten jarduera presentzial bakarra, onartu berri den 10/2020 lege-dekretuaren ondorioz. Ipuruako zein Atxabalpeko soropilaren zaintza lana eten duten entitateen zerbitzu minimoen barruan sailkatuta dago eta hala, jarduera martxan egongo da agindutako epean.

Klubeko gainontzeko jarduerak telelanaren bitartez egiten ari dira bien bitartean. Ipuruako lanak eta lan presentzialak, aldiz, eten egin dira.

Ofizinak zein Orsaixan –denda eta arreta zerbitzua- eta Ipuruako zein Atxabalpeko gainontzeko hornikuntzak itxita egongo dira. Hala ere, klubak erabilgarri du bazkidearen eta akzionistaren arreta zerbitzuko telefonoa (943201831) hurrengo ordutegian, 09:30-13:30; eta emaila, sdeibar@sdeibar.com