Skip to main content
Lehen Taldea

Zabalik da Leganesen aurkako partidan izena emateko epea

Sarrerak esleitzeko zozketa abuztuaren 30ean egingo da.

There are no reactions yet. Be the first!

Ipuruan Leganesen aurkako laugarren jardunaldiko partidara joateko izen-emate prozesua zabaldu da gaurkoan. Partida ikusi nahi duten abonatuek EFC plataformaren bidez eman beharko dute izena abuztuaren 29a baino lehen. Sarrerak esleitzeko zozketa abuztuaren 30ean, astelehenean, egingo da.

Orsaixaneko abonatuen arreta bulegoan ere egin ahal izango da izen-ematea abuztuaren 23tik 26ra; goizean, 09:30etatik 13:30etara eta arratsaldean, 15:30etik 19:00tara, baita 27an 09:30etik 13:00etara.

Kontsultatu hemen izena emateko prozesuari buruzko informazio guztia.