Skip to main content
EU

Yoshinori Mutok utzita jokatuko du Eibarren

Aurrelari japoniarra Newcastle taldetik dator

Eibarrek eta Newcastelek akordioa itxi dute, eta Yoshinori Muto jokalari japoniarrak talde armaginean jokatuko du utzita 20/21 denboraldia bukatu arte. 

28 urteko aurrelaria da Muto, eta bere selekzioarekin artitutakoa da. 18/19 denboraldian iritsi zen Newcastlerera, Alemaniako Mainz taldea hiru denboraldi bikain burutu eta gero. Bundesligan 72 neurketa jokatu zituen, 23 gol lortuz eta 11 asistentzia emanez. 

Aurrelari japoniarrak 12 zenbakia eramango du soinean, eta aurreneko lan saioak bakarka egingo eta gero, hurrengo astean taldeekin arituko da.