Skip to main content
Lehen Taldea

Yoel: Valenciaren aurkako partidua gogorra izango da, bere afizioaren aurrean gauzak ondo egiten saiatuko dira

Atezainak hasieratik jokatuko du Eibarrera etortzea utzi zion taldearen aurka

There are no reactions yet. Be the first!

Valencia CF-rekin 2018ra arte kontratua duen Yoel Rodriguez SD Eibarreko atezainak Atxabalpeko kirol hirian, “partidu gogorra izango da, bere afizioaren aurrean gauzak ondo egiten saiatuko da”, adierazi du Eibarrek larunbatean Valenciaren aurka jokatuko duen partiduari begira.

Yoelek utzita jokatzen du Eibarren eta talde armagina atezaina fitxatzeko lanetan hasi da atzo Fran Garagarza kirol zuzendariak prentsaurrekoan adierazi zuen bezala.

 “Ondo dago utzita ari zaren taldeak zu erosteko interesa edukitzea. Horrek esan nahi du gauzak ondo egiten ari zarela eta pozik nago horregatik. Oso pozik nago hemen, alai nago eta gustura”, adierazi du Yoelek.

Yoelentzat Valenciaren aurkako partidua “oso gogorra izango da, lehia handikoa, eta espero dugu hiru puntuak hona ekartzea”.

 “Aukera askoko partidua izango da. Gola azkar sartzeko asmoarekin aterako dira. Espero dugu horri aurre egitea eta guk ditugun aukerak aprobetxatzea”.

 “Valencia oso talde handia da, jokalari handiekin. Taldea zulotxo batean dago orain eta uste dut, daukan jokalariekin, aurrera egingo dutela berandu baino lehenago. Ez dira ari sasoi ona pasatzen, baina hortik irtengo dira”.

Eibarren joko estiloaren inguruan, “garrantzitsuena da, jokatzen duenak jokatzen duela, taldeak funtzionatzen duela”. Azaldu du Yoelek. “Taldeak beti dauka jokatzeko modu bera, eta orain ez da ezberdina izango. Batzuetan ondo aterako zaizu, beste batzuetan ez, eta batzuetan aukera gehiago dituzu beste batzuetan baino. Gure estiloa beti izango da bera eta horrelakoa izango da partidua”.

Eibarren bolada onari buruz galdetuta, bigarren itzulia hasi den honetan 29 puntu dituelako, “garrantzitsuena helburua lortzea da eta gero gora edo behera begiratu ahal dugun ikusiko dugu”, erantzun du Yoelek. “Guk salbazioa lortzea nahi dugu lehen bait lehen, ez egotea amaierara arte ea zer gertatzen den jakin gabe. Gune lasaian gaude, baina helburua laster lortzen badugu, lasaiago egongo gara”.