Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Yoel Rodríguez utzitako jokalari bezala iritsi da SD Eibarrera, denboraldi baterako

Utzita dator atezaina, Eibarrek erosteko aukerarekin

SD Eibarrek eta Valentziak hitzarmen bat sinatu dute Yoel Rodríguez jokalaria 2017ko ekainaren 30era arte Eibarren utzita aritzeko. Hitzarmenak SD Eibarri jokalaria erosteko aukera ematen dion klausula bat dakar.

Yoel Rodríguez Oterino Vigokoa da (Pontevedran), 186 cm neurtu eta 78 kg pisatzen du. Utzitako jokalari bezala dator Valentziatik, eta bere ibilbidean Rayo Vallecanon, Celtan edo Lugon jokatu du.