Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Yoel: Hiru puntuak lortu nahi ditugu Vila-realen

Eibarrentzat partidu zaila izango da atezain armaginaren iritziz, “baina baita eurentzat ere”

Yoel Rodriguez SD Eibarreko atezainak ziurtatu duenez, talde armaginak “hiru puntuak eskuratu” nahi ditu “ guretzat zaila izango den partiduan, baina baita eurentzat ere”.

Ipuruan eskainitako prentsaurrekoan, Yoelek adierazi du larunbatean Vila-realen aurka jokatuko den partidua “berebizikoa” izango dela, izan ere, “denbora daramagu irabazi gabe”. “Europako ametsa guztion buruan dago, baina ez dugu lortuko emaitza onak eskuratu ezean”.

 “Partidu gogorra izango da euren jokatzeko modua oso argi duen talde baten aurka. Baloiaren jabetza izatea gustatzen zaio eta gu baloia euren atetik gertu kentzen saiatuko gara. Vila-realen inguruan esan dezakedan guztia ona da, kalitatezko jendea daukalako. Bere atzeko lerroak erasoetan laguntzen du eta gauzak zailtzen ditu”.

Eibar La Ligako azken txanpan erlaxatu dela ukatzen du. ”Gure jokatzeko eta pentsatzen moduak berak dira. Goiko postuetatik jaisten bagara, ez dut uste taldeak amore emango duenik. Ahalik eta postu altuenean geratzea nahi dugu. Gainera, ez dut uste haria galduko dugunik. Partidu zailak geratzen zaizkigu, baina denek dakite gure aurka jokatzea ere ez dela erraza. Partidu zailak izango dira, baina baita besteentzat ere”.

Valenciatik utzita jokatzen duen atezain galiziarrak adierazi du Eibarren “pozik” dagoela, eta “Eibarrek erosketa aukera gauzatzen badu, gaur arte moduan pozik jarraituko dut”, gehitu du.