Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martinek ez du jarraituko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile izaten

Hiru denboraldiz Eibar zuzentzen egon eta gero, Andoaingo entrenatzaileak talde armagina utziko du

There are no reactions yet. Be the first!

Yerai Martin, Eibarreko entrenatzaile izan dena azken hiru denboraldietan, emakumezkoen lehen taldea gidatzeari utziko dio denboraldia amaitzean.

Yerai Martin 2022an iritsi zen talde armaginera, emakumezkoen lehen taldea lehenengo mailarako  borrokan eramateko, momentu hartan 1ª RFEF zegoelarik. Hala izan zen, denboraldi hartan bertan lortu baitzuten Liga Fra igoera.

Bere gidaritzapean, taldeak Liga Fn eman dituen bi denboraldietan entrenatzaile izaten jarraitu du, igoera lortu zuen jokalari multzo gogorra mantenduta.

Talde armaginean hiru denboraldi eman eta gero, Yerai Martinek Eibarrekin etapa hau itxiko du denboraldia amaitzean. Klubak urte hauetan erakutsitako profesionaltasuna eskertzen dio eta etorkizunean zorterik onena opa dio.

Eskerrik asko, Yerai!