Yerai Martin: "Sevillara goaz irabaztera"
Eibarrek Sevillari irabaziz gero, zortzigarren postuan amaituko luke denboraldia
Emakumezkoen lehen taldeak igande honetan jokatuko du Sevillan denboraldiko azken partida. Yerai Martin entrenatzaileak argi hitz egin du: "Sevillara irabaztera goaz". Azken bi jardunaldietan, hain zuzen ere RCD Espanyolen aurkako berdinketarekin salbazioa matematikoki itxi zenetik, bi porrot jaso dituela kontuan hartuta, entrenatzaileak modu borobilean itxi nahi du denboraldia.
Atletico de Madriden aurka porrota jaso arren, taldeak egindako partidari balioa eman nahi izan dio entrenatzaileak: "Partida handia egin genuen, lehen gola iritsi zitzaigun denborak ondo kalkulatzen ari ez ginen une batean, eta ondoren beste jokalari baten bakarkako jokaldi handi batean bigarrena iritsi zen, baina partida handia egin genuen eta uste dut ondo gaudela igande honetan garaipen baten bila joateko".
Yerai Martinek asteburu honetan egingo duen azken dantza izango da, "une konkretuetaz, jokalariez, taldekideez eta nire azken 90 minutuez gozatzea" helburu duen egun hauetan, "ahal dudan guztia ematea espero dut".