Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Valentzian Ipuruan bezala jokatzen badugu, puntuak lortzetik oso gertu egongo gara"

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak uste du Valentzian irabazteak "erabakigarria" izan daitekeela denboraldiaren azken jardunaldietara begira

Yerai Martin gogoz eta prest agertu da prentsaurrekoan Valentziara bidaiatu aurretik. Entrenatzaileak azken jardunaldietan lortutako emaitzak mahai gainean jarri ditu taldea egiten ari den lan onaren froga moduan, eta egiten jarraitu dezakeela frogatzeko.

Emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko azken derbia galdu zuen Ipuruan aurreko asteburuan, Athletic Cluben aurka, baina "lutozko egun bat eta jada hurrengo erronkan pentsatzen hasi ginen, oso partida garrantzitsua baitaukagu aurrean, Valencia CF-ren aurka, aurkari zuzena dena eta gure puntu berdinak dituena".

"Ipuruan egiten ari garen lana Valentziara eramatea lortzen badugu, puntuatzetik oso gertu egongo gara", azaldu du Yerai Martinek. Entrenatzailea konsziente da gaur egun edonorentzat direla garrantzitsuak puntuak, eta Valencia CF talde armaginaren behar berdinak dituela momentu hauetan. Aurkaria "kalitate handiko jokalariak dituen taldea" bezala ikusten du, "adibidez Anita Marcos aurrelaria, arean oso ondo errematatzen duena eta F Ligako aurrelari onenen artean dagoena", horregatik "defentsan sendoak izan beharko dugu eta ahalik eta gol aukera gehien egiten", puntuak etxera ekarri ahal izateko

"Gure jokatzeko moduarekin jarraitu beharko dugu, oso ondo egiten ari baigara, bide horretan jarraitu eta Valentziara hori eramaten saiatu", azpimarratu du. Valentzian irabaztea "mahai gainean kolpe handia" izango litzatekeela adierazi du entrenatzaileak, oso garaipen erabakigarria izango litzateke talde armaginarentzat denboraldi amaierari begira. Izan ere, taldeak ezin du konfidantza gehiagorekin bidaiatu bihar Valentziara, larunbatean 16:00etan jokatuko den partidarako oso prest baitaude.

PRENTSAURREKOA OSORIK