
Yerai Martin: "Bost partida ditugu bi astetan, baina taldea prest eta gogotsu dago"
Entrenatzaileak azaldu du Granada talde zaila dela baina “larunbateko partida oso berdindua egongo da"
Larunbatean Granadan jokatuko den partidaren aurretik emandako prentsaurrekoan, Yerai Martinek azaldu duenez “Granada talde zaila da, baina gogotsu eta prest gaude partida on bat egiteko bertan eta zerbait polita egiteko puntu aldetik ere”.
Gainera, adierazi du taldea prest dagoela aurretik datozen bi asteetarako: “Egiten ari garen egokitzapen eta ikasketa prozesuaren barruan urrats sendoak eman behar ditugu. Kategoria honetan, aurkariek oso maila altua dute eta desoreka handiak sortzen dituzten jokalariak dituzte. Gu solidoak izan behar gara defentsan eta ahalik eta aukera gehienak gol bihurtzea lortu behar dugu. Bost partida dauzkagu bi astetan baina taldea prest eta gogotsu dago”.
PRENTSAURREKO OSOA