Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Taldea momentu onean dago eta helburua horri jarraipena ematea da etxetik kanpo ere"

Entrenatzaileak adierazi du helburua etxera puntuak ekartzen saiatzea dela Sevilla "ligako talde indartsuenetako bat" dela jakinda

Eibar denboraldiko momentu onenean dago, etxean hiru partida jarraian irabazita. Nahiz eta etxetik kanpo puntuak lortzea erraza ez den izaten ari, Yerai Martinek azpimarratu du prentsaurrekoan Sevillaren aurkako partidako helburua garbi dutela: "Sentsazioak onak dira kanpoko partida askotan ere, ondo konpetitzen ari gara eta gure helburua asteburu honetan Sevillaren aurka puntuak lortzea da".

Armaginen animo onak garrantzitsuak izaten ari dira lana ondo egin ahal izateko eta bilakaer prozesu horretan jarraitzeko: "Konsziente ginen egokitzapen prozesu bat egin beharko genuela, egiten ari gara eta ikusten ari da. Emakumezkoen futbola jarraitzen duen edozeinek, eta kasu honetan Eibarren jarraitzaileek, kosnziente dira taldeak bizi izan duen bilakaeraz denboraldi hasieratik hona".

Aurkariari dagokionez, gaineratu du Sevilla FC sasoi onenean dauden taldeen artean dagoela, azarotik partida bat bera ere galdu gabe gainera. Hala ere, armaginak puntuak lortzeko helburu argiarekin joango dira igandean partidara, eta animo onekin pasa den asteburuan Valenciaren aurka hiru puntuak lortu eta gero.

Gainera, Yerai Martinek berriro ere eskerrak eman dizkio SD Eibarri urte bat gehiagoz entrenatzaile izaten jarraitzeko aukera emateagatik: "Oso pozik nago; entrenatzaile bat emaitzetaz bizi da baina atzetik lan handia dago eta honek esan nahi du SD Eibarrek lan hori baloratzen duela".