Skip to main content
EU

Yerai Martin: "Talde sendoa izan behar dugu, eta gauzak zailak jarri behar dizkiogu"

Emakumezkoen lehenengo taldeak UD Levanteren aurka jokatuko du bihar, partidarik galdu gabeko taldea eta hirugarrena sailkapenean

Joan den asteburuan Sporting Club de Huelvaren aurkako partidan talde armaginak garaipena lortu ondoren, emakumezkoen taldea UD Levanteren aurkako biharko partidarako prestatzen ari da. Sailkapenean hirugarrena da biharko arerioa, orain arte porrotik jaso gabe, eta "ligako handienetako bat", Yerai Martinek partida aurreko prentsaurrekoan adierazi duenez.

"Zenbait erregistro ongi menderatzen dituen taldea da, eta, gol askorik egiten ez badu ere, oso ondo kontrolatzen ditu markatzaileak, talde zaila da", azaldu du entrenatzaileak aurkariari dagokionez. 
 
Azken emaitzei erreparatuz, eta kontuan izanik gol gehienak azken minutuetan jaso dituztela, Yeraik Eibar "defentsiban sendo eta aurkariei gero eta gutxiago eskainiz" ikusten du.
 
Eta taldearen lanari dagokionez, berriz ere erasoan egin beharreko lanaren inguruan hitz egin du: "Eibar lehiakorra izatea espero dugu aurkari handi baten aurrean, aurkariari ezer ematen ez dion talde sendoa izan behar dugu. Erasoan eta baloiarekin lanean ere hobetzen ari da taldea, eta bihar erakutsi beharko dugu".

PRENTSAURREKOA OSORIK